XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jokoen mundua esparru konkretu baten mugatu ostean, hor sartzen ziran joko guztien sailkapena egin behar izan neban lanari hobeto oratzeko.

Hemen erabili dodan sailkapena hauxe izan da:


- Ume txikien jokoak.
- Sorteo formulak.
- Ume siniskerak.
- Korruan egiten diran jokoak.
- Sokan egiten diran jokoak.
- Iladatan jarrita egiten diran jokoak.
- Pelota batez lagundurik egiten diran jokoak.

Ume txikien jokoak izenaren azpian, hilabete batzuk eta hiru-lau urte bitartera dauken umeak edo umeei egiten jakezan jokoak edo errezitaduak sartu doguz.

Kasu honetan umea gehienetan hartzailea da egilea baino gehiago.

Pertsona helduak kantatzen dau eta egiten dauz egin beharreko gauzak, umeak ikasi daian kasuan kasu gura dana.

Bigarren atalari Sorteo formulak izena jarri deutsagu.

Berez ez dira jokoak errezitadu batzuk dira joko baten aurrean aukeratzeko nor izango dan ekintza hori egin behar dauana, edo bestela talde bi egin behar diranean aurkeratzeko nor zein taldetan sartu.

Bigarren hau egiteko gehienetan ez da errezitadurik erabiliko hanketara edo zotzetara egingo dabelako talde bakotxeko buruek.

Errezitadu honeek erabilten dabezan umeak ez dira ume txikiak kaskonduak baino, eskolara doazanak.

Hirugarren atalari Ume siniskerak izena jarri deutsagu.

Hemen siniskeratzat jartzen doguzanak ohiturak dira gehien bat, pertsona helduak umeei irakatsiak.

Geroago ikusiko doguzan egoera konkretu batzutan, umeak badaukaz bere errezitaduak edo errezuak momentu hori gainditzen laguntzeko modukoak.

Azkenik, badaukaguz lau joko mota alkarren artean bereiztuta jarri doguzanak: korruan, sokan, iladatan eta peloteaz egiten diran jokoak.

Lau joko honeek euren artean dauken zerikusia hauxe da: